XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ugalketa aparatua

Landarearen ugalketa aparatuaren eginkizuna espeziea hedatzea da, banako berriak sortuz.

Lorea

Goimailako landareen ugalketa aparatua da.

Eraldatzean, fruitu eta hazi bihurtzen da.

Osorik dagoenean honako parte hauek ditu: - Pedunkulua, lorea eta zurtoina batzen dituen girtentxoa da.

- Kaliza, sepalo deituriko hosto berdez eratua; korola babesten du.

- Korola, parterik ikusgarriena da, petalo izeneko hosto koloretsuz osatua.

Kalizak eta korolak periantoa osatzen dute, lorearen parte antzua.

Androzeoa lorezilek osatzen dute, eta lorearen parte arra da.

Lorauts-aleak sortzen ditu.

Ginezeo edo pistiloa lorearen parte emea da, karpelo izeneko hosto eraldatuz osatua.

Obuluak sortzen ditu.

Ginezeoan gertatzen da ernalkuntza, eta beronen eraldatzetik sortzen fruitua, barruan haziak dituena.

Fruitua

Obulutegia garatzearen ondorioz sortzen den organoa da.

Fruituaren egitekoa barruan geratzen diren hazi ernalduak babestea da.

Fruitua bi partez osatua da: Perikarpoa, obulutegiaren pareten eraldaketatik sortzen da eta hiru geruza izaten ditu: - Epikarpoa edo kanpoko partea (azala).

- Mesokarpoa edo erdiko geruza (fruituaren mamia).

- Endokarpoa edo barneko geruza (hazia).

- Hazia, obulutik etortzen dena.

Lorea eta beronen parteak / Fruitu irekia, parteak agerian dituela.